Eneritz Dueso naizplus blogak

Donostia hartuko dute bideo-sorkuntzak eta musika-esperimentazioak

Nokodek jaialdiak zazpi urteko ibilbidea berretsiko du datorren astean, urriaren 6tik 8ra antolatutako egitarau zabalarekin: bideoa eta musika esperimentazioa ardatz, Donostiako hainbat espazio hartuko ditu proposamenak, aurreko urteetako jaialdiaren erdigune izandako Guardetxeko mugak apurtu eta Kaxilda liburu-denda, Dabadaba aretoa eta Uliako Lore-Baratzak egitaraura ekarrita. Disko entzunaldiak, proiekzioak, testu irakurketak, kontzertuak, tailerrak, performancea eta beste bilduko ditu aurtengo edizioak.