0 comments

Occhi di Farfalla laukotearen lan berria kalean da

'Lerroetatik ihes' izeneko lana kaleratu berri du Occhi di Farfalla laukoteak: dagoeneko eskuragarri da euren Bandcamp orrialdean, CD, LP zein formatu digitalean. 2013. urtean bikote moduan sortutako proiektu akustikoa zaratatsuago bihurtu dute eta kolorez jantzi tximeletaren begia, hamar kantuz osatutako disko berri honekin, bideaz gozatzen jarraitzeko asmoz.

/