ttiklik blog naiz

ADIMEN EMOZIONALA.zer da? Zergatik landu behar dugu?-Inteligencia Emocional en l@s niñ@s

INTELIGENCIA EMOCIONAL EN LOS NIÑOS

 

Askotan entzun izan dugu Adimen Emozionala modan dagoen zerbait dela, oraingo psikologoen kontua baino ez dela…

Aldez aurretik argi utzi nahi dugu gai honi buruz ikerketa sakon eta serioak egin direla, bai heziketa mailan, bai medikuntzan bai neurologia mailan, bai neurozientzia mailan eta, noski, zer esanik ez psikologia mailan. Asko eta ondo ikertzen ari den gaia da Adimen Emozionalarena. Hona hemen gai honekiko interesak bultzatuta, ikerketa lanean dabiltzan zientzialari batzuk:

  • Antonio Damasio (mediku neurologoa, emozioek burmuinean duten eragina ikertzen dihardu)
  • &Hawar Gadner (Psikologo ikertzailea, Adimen Anitzen Teoria da bere ekarpenik esanguratsuena).
  • Richard Davidson (Neurozientifikoa da, burmuinaren plastizitatea, gure inguruak emozioetan duen eragina eta desoreka emozionalen arrazoiak ikertzen dihardu).
  • Gure inguruan ditugun psikologorik ospetsuenak: Rafael Bisquerra eta Begoña Ibarrola.
  • Linda Lantieri (Adimen Emozionalean aditua, Heziketa eta Adimen Emozionalaren arteko harreman edo loturak ikertzen dihardu).
  • Daniel Goleman (Adimen Emozionalaren gaineko best-seller asko idatzi dituen ikertzaile-dibulgatzailea).

 

Horiek guk ezagutzen ditugunetako batzuk besterik ez dira. Batzuk, pertsonalki ezagutzen ditugu eta euren ikerketak gertu-gertutik jarraitzen ditugu; beste batzuk, berriz, egin dituzten ikerketak irakurri ditugulako ezagutzen ditugu.

Benetan lan interesgarriak guztiak.

Zenbat eta ikerketa gehiago egin, gu gero eta konbentzituagoak gaude Adimen Emozionalak pertsonari dakarkion onuraz.

 

BAINA ZER DA ADIMEN EMOZIONALA?

 

Atala(k): Adimen EmozionalaHazieraHezkuntza
Etiketa(k):  >  >  >