0 comments

BI IZAR: gurasoei gutuna

Dagoeneko 14 urte pasa dira gure ondotik joan zinetenetik; gaurko egunez gutun luze bat idatzi nahiko nizueke, 14 urte luze hauetan gertatu zaizkidan gauza on eta txarrak kontatuz…baina ez naiz gai, idazten hasterako malkoek begiak itsutzen dizkidate eta ez naiz aurrera jarraitzeko gai.

Amatxo, aitatxo, gaur egun amona eta aitona izango zinateke.

Omenaldi txiki bat egin nahi dizuet, zuen hutsunea zenbat sentitzen dudan adierazi.Amatasunak bizia erabat aldatu dit eta badakit bide eder baino gogor hau errazagoa izango litzateeela zuek hemen ondoan egongo bazinate.

Zenbat gauza ditudan zuekin banatzeko, zenbat pausu aurrera eta zenbat bide okerretik…

…..zenbat galdera….

  • **Ni ere Maritxinparta bezain buru gogorra ote nintzen?
  • **Marikalanbrek daukan ‘txispa’ hori nik ba ote nuen?
  • **Noiz hasi nintzen oinez?
  • **Noiz esan nituen nire aurreneko hitzak?
  • **Bakarrik lo egiten al nuen?
  • **Bularra hartzen zenbat denbora egon nintzen?
  • **…

Egunero bihotzetik zatitxo bat puskatzen zait,batez ere Marikalanbre edo Maritxinpartak zuetaz galdetzen didatenean:

-’Nolakoak ziren aitona eta amona?’……’Munduan izan daitezkeen guraso hoberenak’;’

-Zeruan dauden 2 izar horiek badira, zergatik ezin dira guregana jeitsi?’,

-’Ezin badira jeitsi zergatik ez degu guk kotxea hartu eta beraiengana igotzen?’,

-’….Ama, zergatik zaude negarrez????

Ta zast…hementxe geratuko naiz…

…ezin aurrera jarraitu….

Aita, ama, aitona, amona, zenbat behar zaituztedan, zenbat behar zaituztegun…

MAITTE ZAITTUZTEGU!!!

Urruti zaudete eta zaila da
gu zuengana iristea,
hainbeste maite zaituzten batzuentzat
a zer nolako gauza tristea!
Alegera bakarra daukagu,
ametsetan sinistea.
Zuek ikusteko noiznahi aski dugu,
gure begiak istea.

/
Latest posts
Latest comments