ttiklik blog naiz

ERRESPETU EZA JASAN BEHAR …-TENER QUE SUFRIR LA FALTA DE RESPETO…

Oraingoan osasun zentroan izandako esperientzia bat kontatu nahi dizuet. Orain dela hilabete batzuk semearen Ikastolatik telefono dei bat jaso nuen arratsaldeko lauak aldera. Nire semearen tutorea zen eta ahal bezain azkar osasun zentrora joateko eskatu zidan. Nire semea ikasgelan jolasten erori zen eta buruan zauri bat egin zuen. Zauri hau nahiko sakona zen, beraz medikuak josi egin behar zela erabaki zuen eta tutorea nirekin harremanetan jarri zen.

 

amatasun

Gertaera arratsaldean eman zenez, osasun zentroan ez zegoen pediatrarik eta medikuntza orokorreko sendagile batek egin zien harrera. Ni iritsi nintzenean gela batean aurkitu nituen nire semea, ahoz behera etzanda eta guztiz estalia (josi beharreko buruaren zatia ezezik), bere tutorea, sendagilea eta erizaina. Gelan sartzerakoan ez nuen ezer esan, nire ahotsa entzutean nire semeak altxatu nahi izanen zuela banekielako.

 

Burua josten hasteko prest zeuden. Medikua behin eta berriro jostorratza sartzen saiatzen zen eta behin eta berriro ateratzen zitzaion. Ziztada ugari eman zizkion, puntu bat bera ere ez emateko. Momentu batean “Ama, ama!! amatxorekin nahi dut” oihukatzen hasi zen eta tutoreak bertan nengoela esan zion. Nire semeak nirekin nahi zuen (normala den bezala!!) eta jasotzen saiatzen zen. Erizainak eta sendagileak eusten zioten oso garrantzitsua omen zelako ez mugitzea, ahoz behera etzanda egotea. Nik besarkatzen uzteko esan nien, normala zela ni besarkatu nahi izatea eta negarrez hastea. Nire semea ero bat bezala jarri zen jasotzen ez ziotela uzten konturatzean eta sendagileak eta erizainak esertzen utzi zioten. Nik besoetan hartu nuen eta negar batean hasi zen.

 

Osorik irakurtzeko: ERRESPETU EZA JASAN BEHAR …

 

 

Esta vez os voy a contar una experiencia que tuvimos en el centro de salud. Hace algunos meses recibí una llamada de la Ikastola de mi hijo, hacia las 4 de la tarde. Era el tutor de mi hijo y me decía que fuera al centro de salud lo antes posible. Mi hijo se cayó cuando estaba jugando en clase y se había hecho una herida en la cabeza. La herida era bastante profunda y por ello el medico había decidido que había que coser y el tutor se puso en contacto conmigo.

 

Como el accidente ocurrió a la tarde, no había pediatras en el centro de salud y les atendió un médico de medicina general. Cuando llegue, me encontré a mi hijo en una sala, tumbado boca abajo, tapado hasta los pies (menos la parte de la cabeza donde tenía la herida), su tutor, el médico y la enfermera. Al entrar a la sala no dije nada, ya que sabía que si lo hacia mi hijo se movería al escuchar mi voz.

 

Estaban a punto de empezar a coser. El medico intentaba meter la aguja pero cada vez que lo hacia se le salía. Hizo muchas intentonas, para no dar ni un punto. Mi hijo empezó a gritar “Ama, ama!! quiero estar con mi amatxo” y el tutor le dijo que yo estaba ahí. Mi hijo quería estar conmigo (¡¡Como es normal!!) e intente cogerlo. La enfermera y el médico le estaban agarrando, ya que era ‘muy importante’ que no se moviera, que estuviera boca abajo.

 

Yo les pedí que me dejaran abrazarlo, que era normal que empezará a llorar y que el quisiera abrazarme. Mi hijo se puso como loco al darse cuenta que no me dejaban cogerle y tanto el médico como la enfermera le dejaron sentarse. Yo le cogí en brazos y empezó a llorar desconsoladamente.

 

Sigue leyendo: TENER QUE SUFRIR LA FALTA DE RESPETO…