0 comments

Haurrak eta motxilak

Atzo Sarek jakinarazi zuenez, 113 dira gurasoren bat espetxean duten euskal presoen haurrak. Horietatik 9 dira bi gurasoak preso dituztenak. Eta horietako bat Amets, Idoia eta Jonen semea.

Ametsek pasa dan maiatzaren 29 an 3 urte bete zituen eta legeak dioen bezala, egun horretatik aurrera ezin da bere amarekin egon (aitarekin egoteko eskubiderik ez dute).

«uneoro egon dira elkarrekin haurra jaio zenetik, eta aitak eta hiruek elkarrekin egoteko aukera ere izan dute, astean bizpahiru alditan, euskal presoek jasaten duten espetxe erregimen berezian izan bada ere». Irakurri dugu Berrian.

Ametsek gurasoak ikusteko 1200 kilometro egin beharko ditu legea aldatu ezean; Picassenten, Valentzian, baitaude.

Egoera hau salatzeko, Ordiziako Sarek Larunbat honetarako, ekainak 3, Salatzen dut eguna antolatu du.

"Humanoa, oinarrizkoa, ezinbestekoa… Idoia eta Jon Euskal Herriko kartzelaren batera ekarri behar dira. Euren eskubidea da… eta baita Ametsena ere. Haurrak Idoiarekin duen harremana ez litzateke hain modu bortitzean etengo, eta harreman afektibo hori lagungarri izango luke haurrak bere garapenean. Gainera, familia harremana ez litzateke moztuko, eta errepideko arriskuak izugarri murriztuko lirateke".

EGITARAUA

Larunbata
· 12:00. Porrotx, Barrena plazan. Motxila batekin joateko deia egin dute.
· 13:00. Batukada, Barrena plazan
· 14:00. Herri bazkaria. Bazkal ondoren umeen jolasak.
· 18:00. Txokolatada plazan
· 19:00. Gureran eta Altxa Gudari taldeen kontzertua.

[IKUSTEKO] MOTXILAREN UMEA ETA GU


Gurasoen afektibitatea izatea eta hauek hezitzea haurren eskubideetako bat da.

[IKUSTEKO] MOTXILAREN UMEA

  

[LANKETARAKO] Unitate didaktikoa: http://www.kurkuluxetan.eus/kk/wp-content/uploads/2017/03/motxilaren-umea-unitate-didaktikoa.pdf

Arazo bat sortzen denean paraleloki sentimenduak sortzen dira. Kasu honetan arazoa bikoitza da, hau da, haurren bi eskubideen urraketa: gurasoen afektibitatea jasotzearena eta gurasoek hezita ez izatearena; eta bestetik espetxea bera da, espetxearen presentzia, definizioz arazo bat baita. Horren aurrean sentimenduak sortzen dira eta sentimendu horien ondorioz emozioak agertzen dira eta emozio horien kudeaketa egin behar da. Horren aurrean zer da egin behar duguna? Irtenbide bat bilatu, baina irtenbidea bilatzeko hiru pausu daude: lehenik arazoa zabaldu, hau da, sozializatu behar da; bigarrenik jendea arazoaz jabetu behar da, nolabaiteko enpatia eta elkartasuna adieraziz; eta hirugarrenik, horren aurrean ekinbide aktiboak eragin.

/
Latest posts
Latest comments