ttiklik blog naiz

Natillas de algarroba con avellana-Algarrobazko arraultzesnea urrekin

MAS RECETAS EN: RECETAS

 En castellano: ..::AQUI::..

 

 

OSAGAIAK:

  •   1 litro ESNE
  •   100 gr AZUKRE INTEGRALA
  •   20 gr ARTO IRINA (Maizena modukoa)
  •   6 gr AGAR AGAR KRISPETAK (COPOS)
  •   2 kutxarakada ALGARROBA IRINA
  •   1 kutxara KAKAO GARRATZA (AMARGO) 
  • *1 kutxara GARAGAR MALTA
  • *1 kutxara TXIKITUTAKO URRAK
  •   6 gaileta(MARIA motakoak)

NOLA EGIN:

Esnea berotzen hasi eta aparteko ontzi batean beste osagai guztiak nahastu

Irakiten hastean, nahastu dugun guztia gehitu eta hagatxo batekin etengabe nahastu, 3-4 minutuz.

Banakako ontzietan banatu eta gainean gaileta bana jarri. Hozten utzi.

On egin!!!

 


Arraultzesne naturalak dira hauek.

Agar agara erabiltzen da, gelatina natural bezala, algarroba irinak, kakaoaren ordezkoa izateaz aparte, baditu propietate gelatinizanteak.

Ahal den guztietan produktu ekologiko/naturalak erabili.

* duten osagaiak hautazkoak dira:

  • Urrek kaltzioa, fosforoa, potasioa, … daukate
  • Garagar malta jarabe sendo eta gozo bat da; energia emango digu, B taldeko bitaminak, mineralak eta karbohidratoak dauzka. Azukrearen kantitatea gutxitzeko erabili daiteke.

Errezeta gehiago: errezetak