ttiklik blog naiz

Sentimenduak birziklatzeko txokoa-Rincón para reciclar los sentimientos

 

Erderaz: Rincón para reciclar los sentimientos

 

 

 
sentimenduak birziklatzeko txokoa IGure Ikastolan, orain dela seiren bat urte, elkarbizitza eta balioak lantzeko proiektu bat jarri zen martxan. Proiektu honek gaitasun desberdinak lantzeko hainbat jarduera eta baliabide eskaintzen dizkie ikasle, irakasle zein familiei. Horietako baliabide bat sentimenduak birziklatzeko txokoa da. Txoko hau Haur Hezkuntzako ikasgeletan erabiltzen da. Gure kasuan txoko hau ikasgelako iskin batean jarritako gortina batez osatu zen. Gortinaren barruan gelditzen den espazioan ispilu bat, aulkitxo bat eta emozio desberdinak adierazten dituzten irudiak egoten dira.

 

Eta nola erabiltzen da sentimenduak birziklatzeko txokoa?

Hasiera batean irakaslea izaten da haurra triste, haserre, … dagoenean txoko honetara joateko gonbitea egiten duena. Haurra, txokoan sartu aurretik bere egoera emozionala adierazten duen irudia hartu eta gortinan itsasten du, gainontzeko haurrek txokoan dagoen haurra nola sentitzen den jakin dezaten. Barruan bakarrik egoteko aukera dauka eta bere burua ispiluan ikusteko aukera ere. Ispiluan bere emozioek edota sentimenduek bere gorputzean nola azaltzen diren behatu dezake. Zer nolako aurpegia duen haserre dagoenean, pozik dagoenean, triste dagoenean ... Lasaitzea lortzen duenean, hots, sentitzen zuen amorrua, haserrea, tristura, edo dena delakoa kanalizatu eta berriro ere oreka lortzen duenean, gortinan jarritako irudia aldatu eta ateratzen da.

 

sentimenduak birziklatzeko txokoa I

Esan dudan bezala, hasiera batean irakaslea izaten da haurrari txokora joateko gonbitea egiten diona, baina ondoren haurrak dira borondatez eta era autonomoan txokora jotzen dutenak, berehala modu egokian erabiltzen ikasiz.

 Baliabide honen bitartez haurrak gauza ugari ikasten ditu:

  • Bere emozioak identifikatzen

  • Emozio desberdinak irudikatzen

  • Bere burua autoerregulatzen, autokontrolatzen

  • Gatazkak saihesten

 

Baliabide erabilgarria eta eraginkorra dela iruditzen zait, horregatik zuekin elkarbanatzea erabaki dut. 

Jone Areta Urrestaratzu