Ander Edo naizplus blogak

Txiriboga #12 "Gernika kokakola" Euskal abesti mitiko bat deszifratzeko gai zara?

Txiribogamusika
Irudia: Pexels

Irudia: Lepeko udaltzaingoa

Aste honetan Bonbetak tartean errepideari begira jarri gara. Europako bi muturretan gertaturiko polemika txikiak ezagutu ditugu. Lehena Lepen gertatu da. Autoarekin itzuli handiegia egin behar zuenez bertako bizilagun batek errepideko marrak aldatzea erabaki zuen. Pintura beltzaren potoa hartu eta bere mesedeetara moldatu zuen errepideko seinalizazioa. Ez zuen ordea oso ordu egokia aukeratu istorio honetako protagonistak. Goizeko 11etan egin zuen egun argitan, eta noski, Lepeko udaltzainek bete betean harrapatu zuten.

Bigarrena 2.462 Km-tara gertatu zen. Herbereetako Friesland-eko eskualdean. Hango errepide batean kezkaturik zeuden ibilgailuek ez zutelako abiadura muga errespetatzen. Hori ekiditeko zer egin? Radarra? Ba ez! Ideia oso original bat izan zuten. Izaten dira errepide bazterretan margotzen diren marra batzuk. Hauek zapaltzean soinu bat entzun daiteke. Normalean zarata besterik ez da izaten baino herri honetan pentsatu zuten izan zitekeela zerbait gehiago. Marra berezi bat margotzea erabaki zuten. Gainetik pasa ezkero eskualdeko ereserkia entzun zitekeen. Gutxienez hori zen hasierako asmoa, izan ere bideoan ikusi dezakegun moduan ez zuen antza handirik. Baino polemika ez zen kantaren kalitatearengatik sortu. Bertako bizilagunak kexatzen hasi ziren. Auto guztiek zapaltzen zuten marra hori eta sekulako “kakofonia” entzun behar izaten zuten gau eta egun.

Bestalde estreinaldia izan dugu hamabigarren Txiriboga honetan. “Euria da” tartea zabaldu dugu gurean. Euriaren inguruko berri xelebreak izango ditugu aipagai tarte honetan. Dena den sintonia bilatzen ari ginela trabatu egin gara eta aste honetan ezin izan dugu euriaren inguruan hitz egin. Los Chimberos taldearen “Geuria da” kantaren bertsioarekin katramilatu gara. Zer esaten du abesti honek “Geuria da ta geuria”z gain? Sare sozialetan laguntza eskatu eta misterio hau argitzeari ekin genion. Eta zuek zer ulertzen duzue kanta honetan?

Honen harira Felix Linaresen “La noche de” saioan ezagutu ditugun filme batzuen eszena xelebreak izan ditugu aipagai. Hauetan ustezko euskara hitz egiten da. 1953Ko “El hundimiento del Titanic” filmearen tarte hau entzun dugu:

Euskara ez jakin eta hau asmatzeko tentazioa ekiditeko bada bide eraginkor bat: Euskaltegi batean izena ematea. Ulibarri euskaltegiak 2012an zabaldutako iragarkia gogoratu dugu aste honetako tartea amaitzeko.