Archived entries 2014-01

0 comments

Brontzezko Sandaliak

Harrizko bloke sendo baten erdian, garai batean xafla antzeko bat zena asma daiteke, ziur aski, norbaiten oroigarri gisa idatzitako hitzak izango zituena. Gainean, brontzezko bi zapata baino ez daude, estatuaren orkatilak hautsi ostean geratu zen gauza bakarra. Herdoilak jan ezin izan dituen letoizko bi pieza astun baino ez. Auskalo gainean zena zergatik bota zuten, baina geratzen dena horixe da, harritzar baten gainean dagoen zapata pare krakatua.

Azkenean, gauza guztiekin berdin gertatzen...

0 comments

Lekutarrak omen diren horiei

Namibiako surflariek, bertako urautsi ezagunena bilakatu den lekuan, arau bat ezarri dute, olatua amaitzen den lekutik hasieraraino itzultzeko autoen erabilera galarazi nahi dute. Jende pilaketak maite ez dituzten arren, horren aurrean ezer gutxi egin dezaketela onartzen dute, baina gutxienez jendea olatuaren ibilbidean sakabanatzeko eta bertako ingurunean ahalik eta kalte gutxien eragiteko oinarrizko arau bat ezarri behar dela diote. Beraz, autoa «teleaulki» moduan ez...

0 comments

Txori Txikia astintzeko

Youtubek 2013an gehien ikusitako surfeko bost bideoak aurkeztu ditu. Olatu gutxi eta tontakeria lepo, alegia surfa bere izate puruan. Ikusleek eman diete ospea irudi hauei eta bide batez “surf” esaten denean gehiengoak zer uler dezakeen erakutsi dute. Freaky Lover jaunak dioen moduan, «garrantzitsuena ez da igortzen den mezua, hartzaileak zer jaso edo ulertu duen baizik».

Bosgarren postuan pasa den maiatzaren 13an Teahupooko olatu beldurgarrian hartutako irudiak. Hiru...