Archived entries 2016-01

0 comments

Beti apar artean

Lazaro, ene amaren osaba zena, bere emazte zen Hilaridad teilapean utzi eta Usurbilgo plazan zegoen Aitzeta sagardotegira joaten omen zen urtean behin, eta han, sagardo, txuleta eta bertso artean, hiru egun egiten omen zituen. Etxeko atetik berrehun metrora egiten zuen parranda, auzuneko erradiotik eta upel artetik atera gabe. “Afterrak” luze jotzen zuen antza, eta tranparik gabe irauten zuten, speed edo antzeko lagungarririk ez zen garaian. Izeba Koxki joaten omen zitzaion...