0 comments

TXISTU ETA ILARGIAK

Elektrizitaterik gabeko komunitate gutxi geldituko dira munduan. Komunitate horietako emakumeek, Ilberrian (edo ilargi berrian) hilekoaren jarioa izaten dute eta Ilbetean berriz obulazio fasea bizitzen dute. Ilbetean emankor egon ohi dira. Hala ikertu zuen Louis Lacey 1971 eta Lunacepción izena jarri zion fenomenoari, gauetako argiak gure zikloan zuen eraginari alegia. 

Ilargia eta hilerokoa. Ilargi kopa eta hilerokoa. CUPeko emakumeek erakutsi ziguten horretan ere badugula zer ikasia. Emakumeentzat hain handi eta politikagintzan hain txiki diren kontuak mahai gainean jartzea. Kostatzen zait Euskal Herriko politikagintza ezkertiarrean horren inguruko bilerak eta asanbleak irudikatzea. Zein lehentasun ote du bizia ematen digun hilerokoak euskal ezkertiarren politikagintzan?  

Maia-Xinka feminista den Lorena Cabanalek ere, gorputza eremu politiko gisa aldarrikatzen du.Hilerokoa eta ilargia mahai gaineko hizketa gai izatea esanguratsua baino gehiago litzateke. Eta Irunen ere  esanguratsua baino gehiago da “La flautista y la Carpintera” kartela festetarako aukera bat izatea. Esanguratsua baino gehiago. Eta kartel bat baino gehiago delako, Irundarrek ere baduzue zer bozkatua kartel aukeretan.

Txistuak eta ilargiak.  Ilargia eta emakumea. Txistuak eta emakumeak. Ilargi kopak eta desfileak.

Altsa dezagun gure kopak eta txiruliruli, egin dezagun topa!

Topa!

/