Oihana Llorente NAIZ

Txanogorritsu eta otsoa ala erasotzailea eta erasotua?

Captura_de_pantalla_2018-04-19_a_las_8.54.09
Txanogorritsu eta otsoa

Behin batean…. Iluntzero iluntzero, begiak bildu aurretik makina bat umek entzuten dituzte haurrei zuzendutako ipuinak. Adituek diotenez, ipuinek bereziki egiten dute bat haurraren barne munduarekin eta guraso eta umeen arteko harreman afektiboan lagungarria da elkarrekin irakurtzea. Haatik, noizbait galdetu diogu gure buruari zein balio eta eredu lantzen ditugu betiko ipuinekin?

Ondoko bideoan etxe eta eskola orotan ezaguna den Txanogorritsuren ipuina zenbait haurrekin landu dute, askotan oharkabean gertatzen dena agertzeko asmoz.

Ipuin guztiek amaiera antzekoa izan behar dute? Printze urdinen zain diren printzesak edota ehiztari ezezagunaren beharra duten neskatoak protagonista izaten jarraitu behar dute? Zein balio ezkutatzen dira ipuin hauen guztien atzean?

Ikusi esperimentua, ez zara damutuko!
Facebooken bakarrik ia 20.000 aldiz izan da elkarbanatua eta 520.000 aldiz ikusia.