Zortzigarrena Naiz

Boisen ere Athleticen Kopako finalari begira

Larunbaterako hitzordu handietan handiena du Athleticek eta Euskal Herrian ez ezik, kanpoan ere gogoz bizi dute talde zurigorriaren jarraitzaileek. Horren adibide, Boisen ere finalari begira izango direla. Hitzordu nagusia Euzkaldunak euskal etxean izango da, partida elkarrekin ikusteko gonbita egiteaz gain bertan egingo baitu Boiseko Athletic Clup Peñak lehen ekitaldi publikoa. Abiatu berri da zale talde berria (facebook-en eta webgunean).

Boisen bertan beste hainbat lekutan ere izango da partida ikusgai, Leku Ona jatetxean eta Parrilla Grill-en adibibidez.

Udako lagunartekoa ere finala irabaztearen baitan

Interes bereziz jarraituko dute Boisen finala, horren baitan baita uztailaren 29an Athleticek bertan jokatzekoa duen lagunartekoa. Oharra kaleratu dute antolatzaileek balizko atzerapenaren berri emanez. Izan ere, zurigorrek zazpigarren amaitu dutenez Liga Europa Leaguerako sailkapen fasean aritu beharko lukete garai bertsuan. Hala ere, arazo denak kolpe bakarrez konpondu ahalko lituzke talde zurigorrak, Kopa irabaziz gero fase hori pasa beharrik gabe igaroko bailitzateke zuzenean eta beraz ospakizun hirukoitza: Kopa, gabarra Bilbon eta lagunartekoa Boisen!