Zortzigarrena Naiz

Euskara ikasleen laburmetrai lehiaketa... Madrilen

Madrilgo Euskal Etxeak sarean jarri ditu euskaltegiko ikasleen laburmetrai lehiaketako irabazleak.

‘Sesamo auzoko txapeldunak’ lana izan da aurtengo irabazlea. 3. mailako ikasleek egindako lana da bera. Saritutako gainontzeko lanak ere sarean dira.

‘Mutil eta neska zaharraren ezkontza’ (1. mailako ikasleek)

‘Kolpearen astea’ (6. maila)

‘Lan ona’ (4. maila)

‘Ez izan goroldio! Euskal mitoa’ (mintza)

Euskaltegi txikiko ikasleek ere parte hartu dute lehiaketan. Hauxe sarean eman dutena: ‘Olentzero eta hiru erregeak’

(Lehiaketaz informazio gehiago Euskalkultura.com-en eta Madrilgo Euskal Etxearen webgunean)