Zortzigarrena Naiz

Urteko birrinketetako bat, azpeitiar batek sinatua

AEBetako unibertsitate mailako saskibaloian bere tokia egin nahian dabil 2013az geroztik Aitor Zubizarreta azpeitiarra. Eta joan den asteburuan NAIA ligan egin zuenak, ziurrenik, lagunduko dio arrastoa uzteko helburu horretan: Idaho College taldeko antolatzaileak Oregon Tech-eko jokalari baten gainetik jauzi egin eta birrinketa indartsua egin zuen, ezker eskuarekin. Ikus-antzuleak aho zabalik utzi zituen 1,90 metroko garaiera duen 20 urteko gazteak. Jardunaldiko jokaldia partida bikaina jokatu zuen Zubizarretarentzat: 25 puntu eta 8 errebote. Eta taldea garaile, gainera: 73-69.