A20 | Hauteskundeak
Albisteak
Spotez spot, kanpainan barrena

Abian da abenduaren 20rako hauteskunde kanpaina eta alderdi bakoitzak bere promozio bideoak argitaratzeari ekin dio. Oinetakoak dantzan jarri ditu EH Bilduk eta animazioaren alde egin du Podemosek. Hautagaien mezu zuzenak nabarmendu dira gainontzekoetan.

NAIZ|04/12/2015

EH Bilduk kanpainarako baliatu duen irudiari tiraka egin du publiko bere spota. Oinetakoak dantzan jarri dituzte.

Eusko Alderdi Jeltzalearen kasuan lehenbizi herritarrak dira protagonista, alderdiaren hautagai eta arduradun nagusiek isten duten bideoan.

Geroa Bairen kasuan hautagaien mezua da protagonista bakarra:

IU-UPren hautagaitzak jatorria, oroimenak eta proiektuak dakartza:

PSOEk jendearen arazoak konponduko dituen alderdi gisa aurkeztu du bere burua spotean, herritarren desioak baitira bideoaren ardatz, hautagaiaren mezuarekin amaitzeko:

PPk hainbat bideo argitaratu ditu azken orduetan. Herritarrak dira protagonista eta azken urteetan dena oso ondo egin dutela mezu nagusia:

Nafarroan eskutik doaz UPN eta PP, arrakasta izan duten bideo didaktiko estiloa baliatu dute euren bideorako:

Podemos alderdiak animazioaren alde egin du bere spotean: