Txomin ZILUAGA | 1939-2012

Txomin joan zaigu

Martin GARITANO|24/10/2012 00:00

Txomin Ziluaga Arrate hil dela diost Edurnek. Telefono madarikatu
horrek berri txarrak besterik ez digu ematen azken boladan.

Txomin, iraultzaile zintzoa, abertzalea, borrokalari nekaezina, munduko
langile eta herrien borrokekin beti bat egin duena. Eta joan zaigu justu
gure herriak askatasunaren bidean beste aurrerapausu galanta eman
duenean. Galanta diot, bai, eraikitzen ari garen eredu eraldatzailea bide
onetik abiatzen ari delako.

Belaunaldi heroiko baten partaide, Txominek gure herriaren alde dena
eman dutenekin egin du ibilbidea. Nola ahaztu Santi, bihotzeko Santi,
Jon… eta izenik gabekoak.

Aurrera egiteko badugu zer ikasi gure aurrekoetaz, eta hor izango dira
Txominen irakaspenak ere. Gure haurrek biharko ikastoletan beraien
izenak ikasiko dituzte. Hori da gure ardura.