Eneko Alkorta

Hiru urte eta gero bueltan dator Gernikako 'Rudelari Eguna'

Audio_placeholder

Hiru urte eta gero bueltan dator Gernikako 'Rudelari Eguna'

Loading player...
Rudelari Eguna X. urteurrenaren kartela
Rudelari Eguna X. urteurrenaren kartela (Rudelari Eguna )

Gernika leku berezia da guretzat eta ´Rudelari Eguna´ Euskal Herriko ska eta reggae zaleon elkargune izan da urteetan. Ekainaren 3an ospatuko da aurtengoa, berezia hiru urte eta gero egingo duelako bueltan, zer eta hamargarren edizioa ospatzeko!

Horregatik bi egitarau bikoitza antolatu dute, jaialdia aurkeztera hurbildu dira gure saiora Gerniska taldeko kideak. Bertan egongo diren taldeak entzuteko aukera ere izango dugu, noski. Eta gogoratu Reggae Sukarra ona da!