
Zazpi abesti, zazpi herrialde, hamaika istorio eta baita historia ere. Horrela definitu genezake Tik Tara taldearen 'Ubera' lana. Historiari tiraka aurkitutako istorioen aitzakian josi dituztelako hango eta hemengo doinuak. Euskal Herritik Ameriketara migratu zuten milaka euskaldunen historia hartu dute lan honen mami gisa. Ikerketa sakona egin dute, EHUko ikertzailenaiz euskal etxeetako kideen laguntzaz baliatuz. Bestetik, ameiketako musikagintzan migratzaileen ekarritako kulturak izandako eraginari buruz ere ikertu nahi izan dute. Adar bietatik edan eta etorri dira 'Ubera' osatzen duten zazpi kantuen hitz eta melodiak. Argentina, Brasil, Cuba, Uruguai, Peru, Kolonbia edota Ekuadorreko doinuak euskal tradizioko doinuekin lotuta.
Harkaitz Bastarrika eta Amaia Ureta taldekideak izan ditugu Paraleloan lana aurkezten.
«Nire ahotsarekin zorretan sentitzen nintzen»

Txosnen eredua arriskuan dagoela ohartarazi dute: «Ez gara enpresa bat»

Zea Maysek Kortaturen ‘Hay algo aquí que va mal’ abestiaren bertsioa osatu du

Fermin Muguruzak Anoetan eskainiko duen kontzertuko ordutegiak iragarri ditu
