IRUDITAN

«Niretzako berezia zara...»

Altuagoak eta baxuagoak, gizenagoak eta argalagoak, hanka ortopedikodunak, beltzaranak eta zurixkagoak, ile kizkurrekoak eta lisokoak... Nork ezartzen ditu edertasunaren kanonak? Beheko irudia Parisen ateratakoa da. Neurri guztietako gorputzen edertasuna izan zen erreibindikazio nagusia. Eta gizakion kanpo geruza ikuspuntu poliedrikoz begiratzeko aldarrikapena egin zuten The All Sizes Catwalk izeneko ekitaldian. «Ni neu nahikoa naiz», «Aniztasuna indartsua da» edo «Nire gorputza, nire arauak» bezalako esloganak aireratu zituzten. Zaldi zaurituen birsortze bat-edo, Berri Txarrak-ek kantatzen duen moduan: «Ederretan eder, niretzako berezia zara».