estanpak
Lurraren odola
Piton de la Fournaise sumendiak (Reunion uhartea) ez du loak hartuko duen zantzurik. Aitzitik, azken hogei urteetan bere ahotik, edo tximiniatik, oka egiten duen hogeigarren aldia da honakoa. Munduko sumendien artean aktiboenetakoa da 2.632 metroko garaieraraino iristen den hau eta pasa den otsailaren 10ean zabaldu zituen begiak, ireki zuen ahoa, lehenengo aldiz 2020. urte honetan. Indiako Ozeanoan iltzatutako begi gorri honek ez du momentuz isilean geratzeko asmo handirik erakusten. Lur azpian, barruan, odolak bor-bor jarraitzen duen erakusle argia da.
Miradas
El maná de la Biblia
Reportajes
“La educación es el arma más poderosa que puedes usar para cambiar el mundo”, Nelson Mandela, expresidente de Sudáfrica
Reportajes
«Badirudi posible dela ezagutzen eta pentsamenduen errepresentazioak oharkabeki manipulatzea»
Reportajes
Harri jasotzea emakumeen kontua ere bada
Miradas