Egin planak

Lapurtarren Biltzarra

Urriak 3

Lapurtarren Biltzarreko desfileak berriz ikusi ahal izango dira Uztaritzeko kaleetan urriaren lehen igandean, hilaren 3an.

Azken edizioa 2017an egin zen eta festa berreskuratzea helburu zuen talde berria osatu ostean antolatu da aurtengo Lapurtarren Biltzarra.

Talde berriaren eraginez, Uztaritzeko gazteez gain, Larresoro, Zuraide, Jatsu, Haltsu, Angelu, Beskoitze, Itsasu edota Kanbokoak ere elkartu dira.