Munduan pasieran

Notre Dameko erlojuaren oinarria, martxan

Notre Dame katedraleko erlojuaren orratzen euskarria berreraikitzeko duela hilabete batzuk aukeratutako haritzak zerrategi batera eraman dituzte jada.

Guztira, zortzi enbor hautatu zituzten eta azkenaldiotan Frantziako errepideetan izugarrizko ikusmira sortu dute, 30 metro luze diren kamioiak eta pisu handiko garabiak behar izan dituztelako enborrok lekuz aldatzeko.