Munduan pasieran

Duela mila urteko material kirurgikoa

Peruko Sicango Museo Nazionalean, duela mila urte inguru urrezko maskara batekin lurperatu zuten zirujau baten hilobian arkeologoek aurkitutako materiala dago ikusgai.

Las Ventanas tenplu mausoleoan aurkitu zuten, zehazki, Bosque de Pomac santutegi historikoan, Lambayeque eskualdean.

Arkeologoek diotenez, giza garezurraren kirurgian erabilitako tresnak dira aurkitutakoak eta, dirudienez, badute parekotasunik Pracas kulturako hilobietan topatutakoekin. Nonbait, haiek ere trepanazioak egiten zituzten. ICAN MUSEOA