Munduan pasieran

Erlauntza kolektiboa, arriskuan

Marokoko Inzerki herria harro egon da beti munduko erlauntza kolektiborik zaharrena eta handiena duelako, baina azkenaldiotan herritarrak kezkatuta daude, udaberri garaia izan arren, ez delako erle-burrunbarik entzuten. Nonbait, leortearen eraginez, erleak hiltzen ari dira.

Afrika iparraldeko erresuma polinizatzaile kritikoen hilkortasun masiboa jasaten ari da; “kolonien kolapsoaren desordena” fenomenoa dago horren atzean.

Adituen arabera, erleen bat-bateko heriotza masiboak naturaren suntsipenaren eta pestiziden erabilera neurrigabearen ondorio dira. FADEL SENNA