Egin planak

FANT, fantasiarekin hitzordua Bilbon

Maiatzak 6-14

FANT Bilboko Fantasiazko Zinemaldia maiatzaren 6tik 14ra egingo da. Aurten bi protagonista izango ditu. Batetik, Nicholas Meyer zuzendari estatubatuarra eta, bestetik, Esteban Ibarretxe bilbotarra. Lehenak jaialdiko sari nagusia jasoko du, eta, bigarrenak, berriz, herritarren omenaldia, “Solo se muere dos veces” film luzearen emanaldiarekin.

Guztira 47 saio eskainiko ditu jaialdiak eta nazioarteko gonbidatuak berreskuratuko ditu. Gainera, “Virus-32” lana estreinatuko da inaugurazio galan, Campos Eliseos antzokian. Bertan izango da Gustavo Hernandez zuzendaria.