EUSKAL KANTAGINTZAREN ERREFERENTEARI, ADIORIK EZ

Bizileku zuen Lapurdiko Urketa herrian eman zioten atzo azken agurra Manex Pagolari. Herrigintzan eta politikan ibilia bazen ere, batez ere kantugintzaren esparruan egin zuen lekua baxenabartarrak, orotara 120 abestitik gora idatzi baitzituen. Euskal abeslari eta talde askok egin dituzte beren Pagolaren kantuak, nagusiki Pantxoa eta Peio bikoteak. Isabelle MIQUELESTORENA