Anuntxi Aranaren «Mito hurbilak»-en berrargitalpena

Anuntxi Aranaren “Mito hurbilak” liburua, Gatuzainek argitara emana, agortuta zegoen aspaldi honetan. Booktegi argitaletxeak formatu digitalean atera du bigarren edizioa bere webgunean. Doan da, Booktegik euskal irakurleei eskuragarri jartzen dizkien gainerako beste izenburuak bezalaxe.