GARA
GAZA

Gazan kometak aireratzen dituzten palestinarrak hil nahi ditu Tel Avivek

Gazako lursailetik Israel aldera protesta moduan kometak askatzen dituzten palestinarrak hil nahi dituzte Tel Aviveko agintariek, nekazaritzan oso kalte larriak eragiten omen dituztelako.

Kometa eta globoei su eman eta mugaren beste aldera eramaten dute beren egoerari buruzko salaketa Gazako palestinarrek.

«Terrorismo su-eragilea» deitu diote fenomenoari potentzia okupatzaileko agintariek. Eskualde horren aurkako blokeoa gogortu egingo dutela ere iragarri dute (Kerem Shalometik barrena erregaiak pasatzerik ez da izango datorren igandera arte eta arrantzaleek ere eremu txikiagoa izango dute beren lanerako), baina argien hitz egin duena Naftali Bennett Israelgo Hezkuntza ministroa izan da.

Atzo adierazi zuen «terrorista su-eragileak hiltzea» beharrezkoa dela, «terrorismo olatu hau itzali ahal izateko». Israelgo Armadak bonbardaketak egin zituen atzo eta herenegun, ustez palestinarrek kometak eta puxikak jaurtitzen dituzten puntuen aurka. Gutxienez bi zauritu eragin zituen, Maan berri agentziak emandako datuen arabera.

Tel Avivek eman duen informazioaren arabera, palestinarren kometa eta puxikek 2.600 hektarea kiskali dituzte, nekazaritzan kalte larriak eraginez. Itzuleraren aldeko mobilizazioak martxoaren 30ean hasi zirenetik, 700 sute zenbatu dituzte israeldarrek (epe horretan 144 palestinar hil dituzte okupatzaileek). Sami Abu Zohri Hamaseko eledunak uste du israeldarrak kometek eragindako kalteak puzten ari direla, Gazaren aurkako azken erasoa justifikatzeko: «Israeldarren okupazioa suarekin jolasean ari da, bere gerra hegazkinek kometa jaurtitzaileak jomuga bihurtzen badituzte».

Tel Avivek esan duenez, palestinarrek belatz bat bidali zuten astelehenean, substantzia sukoiren bat lotuta zuela, eta sutea eragin zuen Habesor parke nazionalean.

ONG críticas con el Ejército no pueden hablar en las escuelas

El Parlamento israelí aprobó ayer en tercera lectura una ley por la que se prohíbe que ONG críticas con la labor del Ejército israelí puedan acudir a colegios a dar conferencias para alumnos. La norma, conocida como la Ley Breaking the Silence –por ir dirigida contra el grupo homónimo que cuestiona la actuación de las Fuerzas Armadas con los palestinos basándose en testimonios de antiguos militares israelíes–, fue aprobada con 43 votos a favor y 24 en contra y tiene como objetivo impedir que entren en los colegios organizaciones que «difamen» sistemáticamente al Ejército israelí o a Israel en la escena internacional. El ministro de Educación, Naftali Bennett, celebró la aprobación: «La realidad en la que organizaciones que socavan la legitimidad del Estado de Israel y difaman a los soldados de las Fuerzas de Defensa de Israel yendo a las escuelas ha terminado hoy. Breaking the Silence cruzó hace tiempo la línea del diálogo legítimo cuando decidió difamar al Estado de Israel en la escena internacional».GARA