AZKEN UKITUAK EMANDA, IREKIERA GALARAKO JANTZI DA ZINEMALDIA

Bai. Igaro dira 365 egun eta iritsi da berriro ere Donostiara izarrak eta glamourra ekartzen omen dituen Zinemaldia. Azken kartelak jarrita eta alfonbra gorria prest duela esnatu da Donostia. Akreditazioak lepora itsatsita dituzte 66. edizioa gertutik biziko duten kazetari, zinemagile, ekoizle eta, oro har, industria zinematografikoko kideek. Urduritasuna nabari da airean. Gaueko galarako jantzita dago Zinemaldia. A. CANELLADA | FOKU