IDOIA BESADA ETA XABIER ARTOLA, DANTZAN GARAILE

14 bikote lehiatu ziren atzo Seguran jokatu zen Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 42. edizioan. Zortzi pausoko fandangoa eta arin-arina dantzatu ostean, epaimahaiak erabaki zuen Pasaia-Irurako Idoia Besada eta Xabier Artola izan zirela bikoterik onena eta Nestor Basterretxearen garaikurra merezi zutenak. Saioan zehar, apirilean hil zen Jesus Mari Garate dantzaria omendu zuten. GARA