Tabakalerako Ubik liburutegiko langileek lanuzteak iragarri dituzte

Azaroaren 17an eta abenduaren 1ean bi orduko lanuzteak egingo dituzte Tabakalerako Ubik liburutegiko langileek, lan baldintza hobeak eskatzeko. Jendeari zerbitzua ematen dioten hamahiru langile dira, Sedena enpresak kontratatuak eta kultur zentroak azpikontratatuak. 1.000 euro baino gutxiagoko soldatak eta kontziliazioa ezinezko egiten duten ordutegiak dituzte, nahiz eta goi mailako ikasketak eta dagokien arloan esperientzia izan. Ez dute igandeetako plusik kobratzen eta gehienak lanaldi erdian ari dira. Atzo elkarretaratzea egin zuten ELAk deituta eta, akordiorik ezean, grebara joango dira.