MUSIKA BULEGOA SARIAK BANATU DITUZTE IRUñEKO BALUARTEN

Musika Bulegoa Sarien hirugarren edizioko sarituek atzo jaso zituzten garaikurrak, Iruñeko Baluarten egin zen ekitaldian. Hirugarren edizio honetan, Gabriel Erkoreka (“Gutun Zuria”), Elkano Browning Cream (“Bor Bor”), Atom Rhumba (“Cosmic Lexicon”), Izaro (Eason”) eta Tosta Banda (“Tosta”) izan dira sarituak. Ehmbe Sari Berezia, aldiz, Juan Mari Beltranen Soinuenea–Herri Musikaren Txokoa proiektuak jaso du eta Etxepare Euskal Institutuaren Musika Saria, aldiz, Kalakan taldeak. Iñigo URIZ | FOKU