Pello Errota hizpide Asteasun

Hainbat herritako bertsolarien bustoei eskainitako proiektua jarri du abian Koldo Izagirrek. Ostiral honetan Asteasuko udal aretoan Koldo Izagirre bera, Amaia Agirre eta Haritz Mujika arituko dira Pello Errota hizpide hartuta. Hitzordua 22.00etan dago jarrita.