GARA
BILBO

Erabateko erantzuna izan dute Bilbobuseko lanuzteek

Bi txandatan egin zituzten lanuzteak Bilbobuseko langileek, bata lau ordukoa goizez eta arratsaldean bi orduko geldialdia. Horrez gain, manifestazioa egin zuten txanda bakoitzean, Termibusetik Moyua plazaraino eta hortik Elorrietaraino. Langileen batzarrak 233 aurkako botorekin baztertu egin zuen UGT, CCOO eta USOk zuzendaritzarekin adosturiko aurreakordioa. Lanuzteek jarraipena izango dute gaur, baita hilaren 7, 10, 14 eta 17an ere.

Bilbobuseko langileek atzo egin zituzten lanuzteek erabateko erantzuna izan zutela jakinarazi zuten sindikatuek. Lanuzteak bi txandatan egin zituzten, guztira sei orduko geldialdia eginik; bata, goizez, 7.30etik 11.30era eta bestea, arratsaldez, 17.30etik 19.30era. Horiez gain, eguerdiz zein arratsaldez manifestazio bana egin zuten lanuztea babestu zuten langileek.

Lan geldialdi horiei eutsiko diete datozen egunetan. Gaur sei orduko lanuzteak egingo dituzte eta goizean zein arratsaldean elkarretaratze bana egingo dute Bilboko Udaletxearen parean. Hilaren 7, 10, 14 eta 17an ere lanuzteak iragarri dituzte eta bi aldeen artean akordiorik lortu ezean, urtarrilaren 21erako greba mugagabea iragarri du langileen batzordeak.

CCOO, UGT eta USOk enpresaren zuzendaritzarekin adosturiko aurreakordioaren aurka agertu ziren ELA eta LAB eta beharginen batzarrak, abenduaren 28an eginiko botazio baten bitartez, berretsi egin zuen sindikatu horien erabakia. 233 langilek aurrehitzarmenari uko egin zioten –aldeko botoak 208 izan ziren– eta, beraz, mobilizatzearen alde azaldu ziren.

«Langileen batzarrak ez du aurreakordioa onartu, ez duelako aurreko aurreakordioen gaineko soldata igoera ziurtatzen, ez duelako lanpostuak amortizatuko ez direnik ziurtatzen eta langile zerbitzuaren azpikontrataziorako aukera zabaltzen duelako», azaldu zuen LABek abenduaren 31n bidalitako prentsa-oharrean.

Aldi baterako kontratuak

ELAk, soldaten igoera bermatzen ez duela nabarmentzeaz gain, aldi baterako kontratuen «prekaritatean sakontzen» duela azpimarratu zuen, zeinak 130 langile baino gehiagori eragiten dien. «Ez ditu Gautxori zerbitzuaren arazoak konpontzen eta ez du errelebo kontratu bidezko erretiroa ahalbidetzen», aipatu zuen.

Zuzendaritza eta sindikatuen artean ez da kontaktu gehiago egon eta, LABen ustez, Bilboko Udala da «Bilboko lanuzteek jarraitzearen erantzule nagusia, herritarrentzako kalitatezko zerbitzuaren alde egin beharko bailuke honek». Hala, argi adierazi nahi izan zuen langileak ez direla egoeraren erantzule eta, hortaz, erabiltzaileek udalari eskatu beharko lioketela konponbidea.

Alta, UGTren iturriek Eferi adierazi zien batzarrean langileen gehiengoak harturiko erabakiak «Bilbobuseko gatazka hasierako lekura eramaten» duela.

Protestas de las limpiadoras de comisarías y juzgados

Trabajadoras de la limpieza de las comisarías de la Ertzaintza y de las sedes judiciales de Gipuzkoa, colectivo que está en huelga indefinida desde hace más de tres meses, reprocharon ayer a la dirección de Emakunde que no les haya recibido aún pese a que pidieron una reunión para solicitar su intermediación con el fin de acabar con la «brecha salarial».

Estas empleadas, que ayer se concentraron frente a la sede del Instituto Vasco de la Mujer en señal de protesta, denuncian que sus salarios son inferiores a los de los trabajadores del sector de la limpieza viaria –en un 90%, hombres–, que cobran un 7% más que las que ejercen su trabajo en los juzgados y un 13% más que las que limpian en las comisarías, según los datos aportados ayer por la delegada sindical de ELA Ane Zelaia.

Este colectivo, que engloba a casi cien trabajadoras, el 90% mujeres, no entiende que Emakunde, «un ente de defensa de la mujer», no haya dado respuesta a la reunión solicitada «desde hace tiempo». GARA