GARA
BILBO

Arcelorreko enplegua erregulatzeko espedientea luzatzea gaitzetsi dute

LAB, ESK, CGT (Valentzia) eta CSI (Asturias) sindikatuak espedientea luzatzearen aurka agertu dira. 2022. urtera bitarteko luzapena egiteko zuzendaritzak dokumentu bat aurkeztu behar du «eta ez du egin, aurten milioikada euroko onurak izan dituela adierazi duelako». Luzapen-hitzarmena USO, UGT eta CCOO sindikatuekin adostu zuen.

Behin-behineko enplegu erregulazio espedientea 2022. urtera arte luzatzea adostu zuen Arcelor Mittaleko zuzendaritzak USO, CCOO eta UGT sindikatuekin. Hitzarmen hori, ordea, gaitzetsi egin zuten LAB eta ESK euskal sindikatuek Etxebarri eta Sestaoko faktorietako ordezkari gisa, eta Valentziako CGT eta Asturiasko CSIk Bilbon eginiko prentsaurrekoan. Horiek ordezkaritza duten faktorietan mobilizazioak egiteko asmotan dabiltzala iragarri zuten.

Arcelor Mittalek 2009an aplikatu zuen enplegua erregulatzeko espedientea behin-behinean, eta orain, beste hiru urteko luzatzearekin, 13 urte beteko dituzte langileek egoera honetan. «Iruzur egiten eta abusatzen» ari direla irizten diote horri langileen ordezkariek.

Iruzurraren tarte horretan, luzapena justifikatzeko aurkeztu beharreko dokumentua ez aurkeztea leporatzen diote zuzendaritzari: «Ez du aurkeztu ezin duelako justifikatu, milioikada euroko onura izan duela adierazi duelako».

Zehaztu zuten luzapena egiteko 2012an deuseztatu zen lege batean babesten direla, 2009an aurreneko aldiz espedientea aplikatu zenean bezala –orduan indarrean zegoen–. Oraingo araudiarekin, ordea, «luzapena ezinezkoa da dokumentazio hori aurkeztu eta arrazoiak frogatu gabe, espedientea behin-behinekoa baita eta kaleratzeak bezalako neurri traumatikoak ekiditeko helburuarekin aplikatua».

«Porrotaren sindikalismoa»

Espedientea indarrean jarri zenetik Ilva Italiako altzairu-fabrika erosi zela eta bertako instalazioetako faktoria ia gehienak %100ean okupatuta daudela jakinarazi zuten sindikatuek, luzapena justifikatua ez dagoela argudiatzeko.

Horregatik, hain zuzen, «porrotaren sindikalismoa» egitea aurpegiratu zioten hitzarmena sinatu duten USO, UGT eta CCOOri. «Ez dute zalantzan jarri enpresaren egoera errealarekin bat datorren espedientearen aplikazioa», adierazi zuten, eta beraien jarrera balizko kaleratzeekiko beldurrarekin justifikatu dutela.

Teorian kaleratzeak ekiditeko espedientea izan arren, lau sindikatu hauek gogoratu zuten urte hauetan hainbat lanpostu «suntsitu» direla. Zehazki, Mittalek Arcelor erosi zuenetik, 2007an, lanpostuen %50 desagertu direla ohartarazi zuten, «eta azken lau urteetan 915 lanpostu suntsitu dituzte». Zuzendaritzak kalitatezko enpleguaren aurkako jarrera duela nabarmendu zuten.

«Plante» gubernamental al comité de La Naval

En la asamblea de trabajadores prevista para el lunes, el comité de La Naval planteará nuevas movilizaciones ante la situación del astillero y tras la «suspensión» de la reunión prevista para ayer entre los sindicatos y los gobiernos de Madrid y Lakua. El secretario del comité, Juanjo Llordén, indicó a Europa Press que en la asamblea estaba previsto informar sobre el desarrollo de esa reunión y de la mantenida el jueves por CCOO y UGT con la SEPI, que les confirmó que 150 de los 177 trabajadores del astillero de Sestao se incorporarán a Navantia de acuerdo a las garantías de empleo existentes.

Llordén calificó de «lamentable y vergonzosa» la «desconvocatoria» de la cita de ayer. Por su parte, fuentes del Departamento de Desarrollo Económico del Gobierno de Lakua aseguraron que el Ministerio de Industria no les había convocado a ninguna reunión para ayer. Precisaron que en el anterior encuentro se acordó que se volverían a reunir el 11 de enero si había «novedades» y, visto lo visto, entienden que «no las ha habido». GARA