Arnaitz GORRITI
SASKIBALOIA - DELTECO GIPUZKOA BASKET

GBCk ezin du irabazi 40 minutuan topera jardun ezean

Lehiakor izan arren, «jarraitutasunik eza» dela-etagaltzen segitzen dute donostiarrek. Hurrengo zazpi partidetatik bost Illunben jokatuko dituzte eta han bilatu beharko dute mailari eusteko azken aukera.

«Nik ez dakit gure arazoa fisikoa, psikologikoa ala espirituala den, baina galtzen jarraitzen dugu, eta are amorru handiagoa ematen didana: lehiakor garela erakutsi eta gero galtzen dugu. Denbora guztian gaizki aritu ondoren galduko bagenu, min txikiagoa eragingo lidake». Horra Beqa Burjanadzeren hitz argi eta suminduak, Delteco Gipuzkoa Basketek azken bi asteetan jasandako porroten ondotik datozenak. Valentzia Basket eta Unicajaren aurka tarteka maila ona eman arren, jarraitutasunik ezak, besteak beste, garaipenik ezin pilatzera kondenatu ditu berriro donostiarrak.

«Tarteka ondo aritzen gara, baina adibidez, Unicajaren kontra ez genuen ondoegi jardun», adierazi zuen, bestetik, Gaizka Maizak, prentsarekin jokalariek astero egiten duten agerraldian. «Ez ginen kontzentratuegi hasi, gauzak diren bezala, eta aldea atera ziguten. Hirugarren laurdenean bai, han gure saskibaloia egin genuen eta gure aukerak izan genituen. Hargatik jarri ginen aurretik memento batez. Baina azken laurdenean berriro gaizki aritu ginen eta Unicaja bezalako talde batek oso gutxi behar du puntuak egiteko, argi ikusi zen», onartu zuen Ibarrako antolatzaileak.

«Jarraitutasun» kontzeptua da hemen gakoa. «Memento batzuetan lehiakorrak gara eta talde handiei irabazteko ere kapaz gara, baina jarraitutasunik ezak maila jaistera garamatza, eta maila jaitsiz gero, partida galtzea esan nahi du horrek», gaineratu zuen Maizak.

Burjanadzek, bestalde, zaurian gatz apur bat gehiago bota zuen. «Atzetik joan ondoren Unicajaren aurretik jarri ginen, eta konturatzerako berriro 16 puntuz azpitik ginen. Ezin zaigu hori gertatu. Eta hori gutxi balitz bezala, ia sekula ez gara kapaz izan atzetik joan garen partidarik irabazteko –Kanaria Handiaren aurka izan ezik–. Amorragarria da itxaropena piztu eta kolpera aurrez egindako lan ona errekara botatzen dugula ikustea».

Besteri ezin begiratu

Hamabi jardunaldi falta dira ACB Liga Erregularra amaitzeko, baina Gipuzkoa Basketek hurrengo zazpi neurketei so egin behar lieke; izan ere, zazpi horietatik bostetan Illunben jokatuko du. Aurkariok Breogan, Andorra, Estudiantes, Joventut eta Obradoiro izango dira.

Uneotan gipuzkoarrak ACB Ligako azkenak dira, 22 jardunaldiren ostean lau garaipen soilik pilatu ondoren. UCAM Murtzia azken-aurrekoa da, bi garaipen gehiagorekin, eta Breoganek, Kanaria Handiak eta Fuenlabradak zazpina partida irabazi dituzte. Hau da, donostiarrek etxeko lanak –noiz egokiago?– eginez gero, akaso zulotik ateratzerik izango dute; hurbilago izango dira bederen, are gehiago Rebec eta Zeisloftek eman dieten indarra ikusi ondoren.

«Valentzia eta Unicajari irabazteko gai garela erakutsi dugu. Baina orain, Breoganengandik hasita, erakutsi dugun hori burutu egin behar dugu. Itxura ona ematea ez da nahikoa, eta partidak irabaztea arnasa hartzea adina behar dugu», amaitu zuen Burjanadzek.

Gaizka Maizak ere garbi asko zuen analisia. «Besteri begiratu aurretik, hasteko guk geuk irabazi behar ditugu neurketak, alferrik baita beste guztia guk irabazi ezean. Dena dela, egia da jardunaldia amaitzen denean begiratu ohi dugula besteek zer egin duten, gure aurkari zuzenenek batez ere. Azkenean, aukera gehiago ikusten duzu haiek ere galtzen jarraitzen baldin badute, zuk aurrera jarraitzeko».

 

LeBron se divierte y los Lakers ganan

La temporada de LeBron James en Los Angeles Lakers no es como para que se divierta mucho, toda vez que los play offs siguen a seis victorias de distancia para los angelinos cuando solo les restan 15 partidos de Liga Regular. Sin embargo, el triunfo californiano sobre los Bulls por 107-123 significa que aún siguen en la pelea.

A pesar de los problemas de lesiones de Rajon Rondo o del propio alero de Akron, la baja indefinida de Ingram y la ausencia de Lonzo Ball y la mala relación de la estrella LeBron con el entrenador Luke Walton, la temporada aún no ha terminado para los de oro y púrpura. LeBron si divirtió en Chicago, sumando 36 puntos y 10 rebotes para el claro triunfo angelino.

Mientras, competidores de los Lakers como Nueva Orleans –ante Milwaukee– o Minnesota –frente a Denver– cayeron, con lo que los californianos han avanzado al décimo lugar. Utah es el octavo con 37-29, por 31-36 de los Lakers; es decir, es ahora o nunca para LeBron y los suyos.GARA