GARA
DONOSTIA

Zilarrezko Euskadi Sariak,Katharina Winkler eta Yoseba Peñarentzat

Yoseba Peñaren “Hariak” (Susa) eleberriak eta Katharina Winkler-en “Cardeno adorno”-k (Periférica) jasoko dituzte aurten Liburuzainen Elkarteak banatzen dituen Zilarrezko Euskadi Sariak.

Saria apirilaren 23an jasoko dute, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, eta, urtero bezala, efemeride horren bueltan liburu azoka ere antolatu dute liburuzain eta argitaletxeek.

Aurten, hamasei izango dira Gipuzkoa Plazara euren eskaintzak eramango dituzten liburu-denda eta argitaletxeak. 9.30ean hasi eta 21.00ak bitartean, standetan dauden liburuak %10eko deskontuarekin eskuratu ahalko dituzte bisitariek. Gainera, 300 liburu zozkatu eta liburu-dendetan erabiltzeko %5eko deskontu kupoiak ere emango dituzte. Horrez gainera, liburu aurkezpenak eta tailerrak ere izango dira.