18/05/2019

MURGILTZE EREDUAREN DEFENTSAN.
0518_eh_seaska

Euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko mobilizazioak egin zituzten, atzo arratsaldean, Maulen, Donibane Garazin, Baionan, Donibane Lohizunen eta Uztaritzen, azken herri horretan Hezkuntza ikuskaritzaren egoitzaren aurrean. Estatuarekin hitzarmen berria negoziatzen ari da Seaska eta mobilizazio horien bitartez, murgiltze ereduaren defentsa eginez, kalitatezko hezkuntza garatzeko bidean Iparraldeko ikastolek heldu den ikasturtean 30 lanpostu berri behar dituztela ohartarazi zuen. Kepa ETXANDI