KLIK

Klima larrialdiak «guztia aldatzen duelako»

«Klima aldaketak dena aldatzen du» izenburupean eta bizitza bera larrialdi klimatikoaren «menpe» dagoela ohartarazteko, Gasteiz Konexioan ekimena gauzatu zuten Aldabe aretoan, EAEko GKEen Koordinakundeak antolatuta. Lekukotasunak, solasaldiak, magia, musika... denetik izan zuen atzokoak, mezu nagusi bat zabaltzeko: «Egoera alda daiteke. Norbanakoen konpromisoa, kontzientzia kolektiboa eta borondate politikoa baino ez dira behar».

Argazkia: Juanan RUIZ | FOKU