KLIK

Barakaldo, euskal sagardoaren jai giroko agertokia

Euskal sagardoaren agertoki bilakatu zen atzo Barakaldoko Herriko Plaza. Bertan batu ziren jatorrizko izendapena duten 14 sagardotegi eta horien sagardoak dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Euskal sagardoa aldarrikatzeko eta balioesteko eguerdian hasitako jaia gaueko hamaikak arte luzatu zen. Bertaratutakoek herri kirol erakustaldiez gozatzeko aukera ere izan zuten.

Argazkia: Monika DEL VALLE | AFP