GARA
DONOSTIA

Arartekoak harrera politikak sendotzera deitu ditu agintariak

Arartekoak migranteen harrera politiketan hutsune nabarmenak antzeman ditu azken hilabeteetan eta, horren aurrean, «koordinatzeko, lankidetzan aritzeko eta eskumenak zehazteko beharra» helarazi die Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herri administrazioei. «Ez da fenomeno iragankor bat, egiturazkoa baizik eta zeharkako erantzun estrategikoak txertatu behar dira», ondorioztatu du erakunde eta eragile ezberdinekin hainbat elkarrizketa izan ostean.

Euskal administrazioei migranteen harreraren inguruan zer eskumen, eginkizun eta zerbitzu dagozkien argitzea eskatu du Arartekoak. «Migrazioaren gizarte egitateari, fase guztietan (harrera, integrazioa eta gizarteratzea), arreta arduratsua ematea, aniztasuna kudeatzea eta diskriminazioaren aurka borrokatzea funtsezkoak dira migrazioak dakartzan gizarte garapenari eta gizarte mugikortasunari begira», nabarmendu du Arartekoak ohar baten bidez.

2018ko udan, zenbait herritar plataformaren eta gizarte erakunderen kexak jaso zituen Arartekoak. Erakunde horiek beren kezka adierazi zuten Andaluziako kostaldetik zetozen migranteen premia eta zaurgarritasun egoeragatik, beste batzuetan baino askoz lagun gehiago iristen ari ziren-eta eta ohi baino baldintza okerragoetan. Horri erantzunez, Arartekoak hainbat jarduera jarri zituen martxan, joera horren berri izateko eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herri administrazioek egin dituzten ekimenak aztertu ahal izateko.

Azken urte eta erdian, hainbat kasutan Gobernu espainolak EAEko agintariei zenbait migrante iritsiko zirela jakinarazi ez izana ekarri zuen gogora Arartekoak. Kasu askotan Europa iparralderantz iraganbidean zeuden migranteak ziren, zeinak estatuaren hegoaldeko mugatik sartzen ziren eta Donostia, Bilbo, Gasteiz edo Iruneko autobus geltokietara iristen ziren. Inongo abisurik gabe heltzen ziren lagunen kopuruak behera egin du azken hilabete hauetan. Hala ere, migranteak Estatuaren hegoaldeko mugatik autobusez ailegatu diren hurrengoetan, EAEko Gurutze Gorriak eman behar izan zion horren berri Lakuako Gobernuari.

Azken urteetan izan den migrazio krisiaren ondorioz, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako administrazioek, hasieratik, arreta emateko zenbait jarduera ildo abiarazi zituzten, eta hasieran koordinatu egin ziren EAEko Gurutze Gorriarekin, baina ez zen hori instituzio ezberdinen artean adostutako prozedura.

Koordinazio falta

Horren ondotik, Arartekoak hainbat bilera egin zituen Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Irungo udaletako gizarte zerbitzuekin, Lakuako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiarekin, herri administrazioek halako kasuetan eman zituzten erantzunak ezagutu eta ezagutarazteko asmoz.

Hein horretan, zenbait gogoeta jaso ditu txostenak, «koordinatzeko, lankidetzan aritzeko eta eskumenak argitzeko beharrari buruz», EAEko herri administrazioek iraganbideko migranteen harrerari lotuta egindako jardueren inguruan eta herritar plataformek salatutako gabeziei buruz.

Egoeraren aurrean harrera politika publikoak «abiarazteko beharra» mahai gainean jarri du Arartekoak. Haren hitzetan, «ez da fenomeno iragankorra, egiturazkoa baizik, eta, beraz, zeharkako erantzun estrategikoak txertatu behar dira». Eta bide horretan zuzenean seinalatu ditu Madrileko zein Gasteizko agintariak.

 

Urkullu recibe a tripulantes de un Aita Mari listo para zarpar

El lehendakari, Iñigo Urkullu, acompañado del Secretario General de Derechos Humanos, Convivencia y Cooperación del Gobierno de Lakua, Jonan Fernandez, recibió en Lehendakaritza a responsables de la ONG Salvamento Marítimo Humanitario. La semana pasada fue una delegación del Parlamento de Gasteiz la que viajó hasta Atenas para conocer de primera mano la situación que viven los refugiados en la isla de Chíos y la labor que realiza el buque Aita Mari.

La embarcación de la citada organización se encuentra ya preparada para volver al Mediterráneo, una llevadas a cabo las correspondientes revisiones y reparaciones, tal y como explicó una de sus tripulantes, Izaskun Arriaran, en una entrevista concedida a NAIZ Irratia. La ONG de salvamento ha decidido que, en esta ocasión, la misión sea más corta y estarán en alta mar hasta mediados de febrero. Además de este regreso al Mediterráneo, la ONG ya ha hecho el planteamiento de trabajo para todo el año que acaba de comenzar. GARA