BEGIRADA

Espetxeak, eztanda egiten ari diren presio eltzeak

Martxoaren 17an, Sao Pauloko hainbat espetxetako presoak matxinatu egin ziren agintariek koronabirusaren hedapena ekiditeko helburuarekin presoei bisitak eta baimenak aldi baterako bertan behera uztean. Espetxeetako muturreko egoerek, informazio faltak eta agintariekiko mesfidantza erabatekoak halako ondorioak dakartzate, eta Italiako presoen matxinadek argi utzi dute: Europa ez da salbuespen bat.