GARA
KIGALI

Ruandako genozidioko Defentsa ministroaren heriotza baieztatu dute

Kongoko Errepublika Demokratikoko hilobi batean aurkitutako gorpuzkiak Ruandako Defentsa ministro izandako Agustin Bizimanarenak direla egiaztatu zuen Serge Brammertz fiskalak.

Ruandako Agathe Uwilingiyimana lehen ministroaren, Belgikako hamar kasko urdinen eta tutsi etniako zibilen hilketa leporatzen dizkiote Bizimanari. DNA probak egiteko aztarnak iaz hartu zituzten Pointe Noire-ko hilobian. 2000. urteko abuztuan hil zela ondorioztatu dute.

Nazio Batuetako Segurtasun Kontseiluak sortu zuen Ruandarako Nazioarteko Epaitegiak genozidioa, bortxaketa eta tortura, leporatu zizkion 1998an, gizateriaren kontrako beste krimen batzuen artean.

Duela astebete, Felicien Kabuga enpresaria atxilotu zuten Frantzian, genozidioa diruz laguntzeagatik.