GARA
Eskubaloia

Bera Berak Malena Cavo argentinarra fitxatu du

Argentinar jokalari Malena Cavok 2020-21 denboraldian Bera Berarekin jokatuko du. 21 urterekin, etorkizun handiko jokalaria da, nazioartean esperientzia duena 2019an Limako Joko Panamerikarretan eta Japoniako Mundialean aritu baita.

Buenos Aireseko Dorrego Handball taldean gaur arte aritu dena Argentinako proiekzio handiko jokalaria da. Izan ere, 19 urte zituela debuta egin zuen maila goreneko selekzioarekin 2018ko abenduan Txileren aurkako partida batean, non golegile nagusia izan zen Argentinak Japoniako Mundialerako sailkapena lortu zuen egunean.

Eduardo Gallardo hautatzailearen konfiantza osoa du Cavok, Luciana Mendoza aurreneko ordezkoa delarik. Mundialean minutu gehien jokatu zuen pistako bosgarren jokalaria izan zen, zazpi partidetan 18 gol egin zituelarik. O’Mullony jokalariaren baja dela-eta –hernia diskaleko ebakuntza egin zioten duela astebete–, Bera Berak eskuin albokoa indartzea erabaki du, Zamorako internazionalak klubak begirada jarri duen denboraldiko lehen zatia galduko baitu.