Andoni ARABAOLAZA
ABENTURAZKO FILM

Muturrekoenen artean

Muturreko trail lasterketetan, Tor des Geants-ek sona handia du. Ikaratzeko datuak ditu bere baitan: 330 kilometro eta 24.000 metroko goranzko desnibela. Bada, Italian jokatzen den ultra distantziako lehia horretan euskal korrikalariak protagonista izan dira. Horietako bat Silvia Trigueros da. Duela hiru urte bigarren sailkatu zen. 2018. urtean, berriz, hirugarrena izan zen, eta, iaz, arantza kendu eta irabazle geratu zen. “Tor” dokumentalarekin, Garakordada ekoiztetxeak “keinua” egin nahi izan dio lasterkari bizkaitarrari. Eta 40 minutuko iraupena duen proposamenean, ultra distantziako espezialista horren bizipenak kontatzen dizkigu.