Iker BIZKARGUENAGA
BILBO
CRISIS DEL CORONAVIRUS

Birusak hedatzen jarraitzen du eta bederatzi kasu utzi ditu Gipuzkoan

Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak albiste on batekin itxi zuten maiatza, hilabete horretako azken egunean ez baitzuten koronabirus kasu berririk zenbatu, krisia hasi zenetik lehen aldiz. Bi aste geroago, ordea, egoera oso bestelakoa da. Basurtuko fokuak positiboak zenbatzen jarraitzen du, eta Arrasateko Aita Menni ospitaleko bost langile kutsatuta daude. Birusa asko zabaldu da azken egunetan, baina Nekane Murga sailburuak dena «kontrolpean» dagoela esan du.

Gipuzkoak hilabete eta aste bat zeraman koronabirusak kutsatutako bederatzi lagun zenbatu gabe, maiatzaren 8tik, eta azken asteetan ia ez dute kasu berririk topatu herrialde horretan. Osakidetzak emandako datuen arabera, egun gehienetan ez dute positiborik izan, eta, positiboren bat topatu dutenean, kasu bakarra izan da ia beti. Atzo, ordea, beste bederatzi zenbatu zituzten. Bat-bateko igoera horrek erakusten du norainokoa den azken astean EAE kolpatu duen oldarraldia, Basurtuko Ospitalean kalte handiena eragin duena, baina Araban eta Gipuzkoan ere kutsatu ugari uzten ari dena.

Foku desberdinak dira, noski, baina denek elkarrekin uzten duten argazkia kezkagarria da, birusa hedatzen ari dela adierazten baitute. Eta nabarmentzekoa da lurralde horietan ospitaleak izaten ari direla neurri handi batean koronabirusaren jomuga. Izan ere, Basurtuko eta Txagorritxuko fokuen ostean, atzo Arrasateko Aita Menni ospitalean bost langilek koronabirusaren testean positibo eman dutela ezagutu genuen. Denak sintomarik gabekoak dira.

Nekane Murga Lakuako Osasun sailburuak lau kasuren berri eman zuen eguerdian egindako prentsaurrekoan, baina ospitaleak berak beranduxeago igorritako ohar batean, kutsatutako langileak bost direla baieztatu zuen. Horietatik lauk –Murgak aipatu zituenak, hain zuzen ere– administrazio esparruan lan egiten dute, eta, besteak, buruko gaixotasunak dituzten pertsonentzako pisu batean egiten du lan, Arrasaten bertan.

Covid-19aren testean positibo eman duten bost langileok beren etxeetan itxialdian sartu dituzte, Osalanen eta ospitalearen zaintzapean. Gainera, Aita Mennik kudeatzen dituen bi pisuetan egoten diren bederatzi lagunak beste pazienterik ez dagoen ospitaleko esparru isolatu batera eraman dituzte, badaezpada, eta ospitalean bisita guztiak bertan behera utzi dituzte.

Igorritako oharrean, Aita Mennik adierazi zuen administrazio esparrua ospitaleko gainontzeko guneekiko «erabat isolatuta« dagoela, eta «modu egokian» desinfektatu dutela. Horrekin batera, hartutako neurri guztiak Osasun Sailari ezagutarazi dizkiotela, harekin harremanean daudela eta elkarrekin lanean ari direla azaldu zuten.

Bost kutsatu gehiago Basurtun

Ikusi beharko da foku berri honen bilakaera, baina, esan bezala, bost kasuoz aparte, Gipuzkoan beste lau positiboren berri ere eman zuen atzo Osakidetzak. Alde horretatik, Murgak adierazi zuen ospitalea dagoen ingurunean –Debagoienan– beste kasu batzuk detektatu dituztela, zenbakirik eman ez zuen arren. Kasu horiek eta Aita Mennikoek harremana duten aztertzen ari direla gaineratu zuen.

Bestetik, Basurtuko Ospitaleko egoerak kontrolatuta egotetik urrun dagoela ematen du. Izan ere, atzo beste bost kasuren berri eman zuen Nekane Murgak, eta dagoeneko 37 dira Bilbon erreferentziazkoa den zentro horretan aurkitu dituzten kasuak; 14 langile, 12 paziente eta 11 bisitari.

Osasun sailburuak esandakoaren arabera, ospitale horretako fokuaren karietara, 2.218 PCR proba egin dituzte, gehienak (1.780) bertan lan egiten duten lagunei, eta besteak pazienteei eta bisitari edo kontaktuei; 217 eta 221 proba, hurrenez hurren.

Atzoko albiste on bakarra, Basurtuko egoerari dagokionez, ospitaleko erditze esparruaren irekitzea izan zen. Aurreko egunean itxi zuten, ingresatuta zegoen emakume batek positiboa eman zuelako, baina antza beste kasurik ez da izan bertan, eta berriro irekitzea erabaki dute.

Basurtuko egoerari begiratuta, Murgak esan zuen bisitak kudeatzeko protokolo berri bat prestatzen ari direla. Besteak beste, ingresatutako pazienteentzat «arrisku handiena dituzten eremuak» identifikatu nahi dituzte, hala nola onkologia edo hematologia sailak, eta bisitariekin segurtasun neurria mantentzea zailagoa duten pazienteak zeintzuk diren ere jakin nahi dute, arriskuak ekiditeko. Horrekin batera, sailburuak adierazi zuenez, bisitari guztiek etxean tenperatura neurtu beharko dute eta ospitaleari jakinarazi beharko diote positibo batekin kontaktua izan ote duten.

Basurtun ez bezala, Txagorritxun egoerak bere horretan jarraitzen du, eta astean zehar antzemandako zazpi kasuez aparte besterik ez dute zenbatu azken orduetan. Aldiz, Gasteizko beste osasun zentro batetan, Gazalbiden, kasu bat detektatu dute. Bertako langile batek positibo eman zuen PCR proban. Dena den, berak artatu dituen pazienteei, bere lankideei eta zentrotik hurbil obra batzuetan lanean ari diren beharginei testa egin diete eta inork ez du positibo eman proban, beraz, Osasun Saileko buruak foku berri bat egoteko aukera baztertu zuen.

Orio eta Eibarreko adineko egoitzetan izandako kasuetan ere ez omen da transmisiorik izan, ezta Sodupen kutsatutako gaztearen kasuan ere.

R0-a berriro igo da

Orotara, atzo bi hildakoren berri eman zuen Osakidetzak, eta 21 positibo zenbatu zituen, azken asteetako zifrarik altuena. Maiatzaren 14tik, behin bakarrik zenbatu dira kasu gehiago Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, maiatzaren 19an (25 positibo), hain zuzen, eta ordutik kutsatu berrien kopurua beti egon da 20ko langaren azpitik. Atzo arte. Edonola ere, Murgak aipatu zuen kasu horietatik 10 jada aurretik isolatuta zeudela, eta, hori oinarri hartuta, egoera «kontrolpean» dagoela adierazi zuen.

Kontrolpean edo ez, birusak hedatzen jarraitzen du EAEn, eta R0-a berriro igo zen atzo, 1,71-raino. Nafarroan, ordea, zenbakiak hobeak izan ziren, hiru kasu bakarrik zenbatu baitziren, eta ez zen hildako berririk izan.

 

China cierra once barrios de la capital por un brote en un mercado

El Gobierno chino ordenó ayer el cierre inmediato de al menos once barrios de Beijing tras la confirmación de 45 contagios de coronavirus en el principal mercado mayorista de la ciudad, Xinfadi. Además de las zonas residenciales, el Ejecutivo ha cerrado escuelas y guarderías, y ordenado el inicio de pruebas inmediatas a más de 10.000 personas relacionadas con el mercado.

El responsable del distrito, Chu Junwei, declaró a los medios que los barrios afectados se hallan en «modo de emergencia bélica», de modo que los transportes públicos han sido cancelados y la zona entera ha sido acordonada por la policía.

El mercado de Xinfadi, situado en el suroeste de la capital china, aporta el 90% de fruta fresca y verdura de la ciudad por valor de 18.400 millones de dólares, lo que le convierte en el principal mercado agrícola al por mayor del gigante asiático.

El punto original de la transmisión parece haber sido identificado en torno a una tabla de cortar salmón importado, según declaró el director del mercado, Zhang Yuxi, al diario “Beijing Daily”, aunque no se ha confirmado si el virus se ha identificado en el objeto, en el pescado o en las personas que los manipulaban. La OMS no tiene pruebas concluyentes de contagios en superficies, pero recomienda su limpieza por precaución.

Las autoridades han comenzado las tareas de descontaminación de todo el mercado, de 112 hectáreas y donde en un día normal trabajan más de 5.500 personas, contando personal de la instalación y vendedores.GARA