I.A.
IRUÑEA
Interview
IMANOL AZKONA
IRUñEKO PEñEN FEDERAZIOKO PRESIDENTEA

«Udalak bere kabuz hartu zuen erabakia eta orain arazoak ditu, ez dakielako nola joango den»

Iruñeko peñek ez dute ekitaldirik antolatuko aurtengo sanferminetan, eta ez dute parte hartuko pertsonen pilaketak edo osasun-arriskuko egoerak eragin ditzaketen jardueretan. Horregatik, ez dute pankartekin desfilatuko, ez da txarangen irteerarik izango eta uztailaren 6tik 14ra ez dituzte beren egoitzak irekiko.

Iruñeko peñak sanferminetako parte garrantzitsuetako bat dira. Iruñerriko edonork du ezagunen bat peñaren batean. Iruñeko Peñen Federazioko presidente Imanol Azkonarekin bildu gara aurtengo jaien egoeraz solastatzeko.

Nola bizi izan duzue sanferminak bertan behera utzi dituen erabakia?

Hasieran penaz, baina nahiko argi genuen aurten urte zaila izango zela. Bere momentuan, apirilean, jaso genuen berria, Udalak bere kabuz hartuta; ez zuen inorekin hitz egin. Orduan, alde batetik amorrazio puntu batekin, ez sanferminak bertan behera uzteagatik, baizik eta Udalak erabakia bere kabuz hartzeagatik.

Ez zuen sanferminetako mahaia ahalbidetu. Konfinamendua hasi baino egun batzuk lehenago deituta zegoen bilera bertan behera utzi zuten eta konfinamenduan ez zuten egin. Erabakia beren kabuz hartu zuten, baina tira.

Zer nolako eragina izango du zuen egunerokotasunean?

Ez pentsa, peñen egunerokotasunean ez du hainbesteko eraginik. Guk, sanferminetan, peñak tabernak izango balira bezala irekitzen ditugu eta jendeak uste du peñen diru sarrera hor dagoela.

Ez da guztiz egia; diru sarrera bat da, baina gu gure bazkideen kuotetatik bizi gara. Orduan, aurten diru sarrera pixka bat txikiagoa izango da, baina ez dut uste eragin handirik izango duenik gure peñetan. Gehiago da sanferminen falta eta horren pena.

Zer dira sanferminak Iruñeko peñentzat?

Gure jaiak dira eta beti esan ohi da sanferminak «munduko onenak» direla. Guretzat hala dira, baina edozein herritako jaiak bertakoendako diren bezala. Azkenean, gure jaiak dira eta gure lagunekin bizi ditugu. Lagunak eta ez bakarrik kuadrillakoak; peña batekoa bazara, pixka bat zabalagoa da hori eta zure peñakide askorekin jaiak modu berezian bizi dituzu.

Nik uste kaleko giroa dela sanferminen klabea; izan ere, edozein momentutan, edozein lekutan giroa dago eta peñakide batentzat hori dira sanferminak: ongi pasatzeko, lagunekin egoteko, dantzatzeko eta, azkenean, jai giroan murgiltzeko momentua.

Hilabeteak daramatzazue Iruñeko Udalari sanferminetako mahaia deitzeko eskatzen. Nolako harremana duzue Udalarekin?

Ez dugu esango onena denik, baina harremana ez da txarra. Komunikazioa egon badago, ematen du peñekin hitz egiteko borondatea badagoela, baina ez dakigu zer nolako eraginkortasuna izango duen horrek.

Guk sanferminetako mahaia konfinamendu garaian egin nahi genuen sanferminak bertan behera uzteko erabakia hartzeko. Uste dugu horrelako erabaki bat denon artean hartu beharra dagoela.

Beste kolektiboekin batera sanferminetako mahaia egitea eskatu genuen, egin zen eta komunikatzeko izan zen, erabakiak hartzeko baino gehiago; sanferminak bertan behera geratu direla esateko, alegia.

Udalak bere aldetik hartu zuen erabakia eta badirudi, orain, arazoak dituela ez dakielako nola joango den. Erabaki hau guztion artean hartu izan balitz, beste egoera bat bizitzen egongo ginateke. Eurak izan dira arazoetan sartu direnak, auzoekin hitz egin dute eta ez dago oso argi zertara jolasten ari diren.

Gure aldetik, gure aldarrikapena izan da beti sanferminetako mahaia antolatzea eta aurreko udalarekin hasi zen elkarlan eta partaidetza horrekin jarraitzea datozen urteetan; egunkarietan agertzen den albiste izatea baino, zerbait eraginkorra izatea, alegia.

Nolakoak izan beharko lukete sanferminek?

Nire ustez, sanferminak, guri gustatzen zaizkigun bezala, badira. Ez osotasunean, baina sanferminak parte hartzaileak dira, anitzak. Sanferminak gero eta feministagoak dira, oraindik bide luzea geratzen den arren, baina urteak daramatzagu horretan lanean eta espero dugu noizbait hori lortzea.

Nik uste dut guri gustatuko litzaizkigukeen sanferminak existitzen direla, baina egia da Udalak ez duela hori aldarrikatzen edo hori luzatzen sanfermin guztietara. Aurten ez dago sanferminik eta ezin dugu programa ikusi, baina argi dago apenas egongo zirela euskal taldeak eta egotekotan leku ezkutu batean, non jendea enteratzen ez bada hobeto.

Peñen aldetik, uste dut, sanfermin horiek existitzen direla. Azkenean, Udalak nahi izan behar du edo, behintzat, denontzat egitea. Bidea geratzen da eta guk horretan lanean jarraituko dugu.

Zein mezu helarazi nahi diezue iruindarrei bizi garen egoeraren aurrean?

Arduratsu jokatzeko. Argi dugu gure jaiak, sanferminak, munduko gauzarik onenetarikoak direla, urte osoan zehar momentua iristeko irrikan gaudela eta aurten ezin izango ditugula ospatu. Gogo hori gorde dezatela eta datorren urtean, sanferminak gogo handiagoz har ditzatela, bikoitza disfrutatzeko.

Azkenean, koronabirusaren afera ez da bromazko gauza izan, ez da gripe hutsa, jende asko hil da. Askok ezin izan dituzte beren ingurukoak agurtu eta oso egoera latzak bizi izan dira gure herrian.

Horregatik, ez dugu ekitaldirik deituko sanferminetan, eta ez dugu parte hartuko pertsonen pilaketak edo osasun-arriskuko egoerak eragin ditzaketen jardueretan. Baina 2021ekoak prestatzen hasiak gara dagoeneko.

La organización de actividades para el día 6 de Julio, «un acto de irresponsabilidad»

Desde que el Ayuntamiento de Iruñea suspendiese los sanfermines, las diferentes comisiones de fiestas y culturales de los barrios de la ciudad han denunciado haber recibido una propuesta instando a que los colectivos organicen diversos actos el día 6 de julio en los diferentes barrios de la ciudad.

Agrupadas en Auzoak, una plataforma vecinal que agrupa a las diferentes comisiones de fiestas y culturales de los barrios de la ciudad, han aclarado que la sugerencia recibida desde el consistorio iruindarra es realizada a través de la policía comunitaria de cada barrio y no desde el Ayuntamiento como entidad: «Mientras el Ayuntamiento ante la opinión pública sostiene la idea de no realizar ningún acto en sanfermines, está sugiriendo a las comisiones de fiestas que organicen actos para el propio día 6».

Para esta plataforma, la organización de actividades para el día 6 de Julio constituye «un acto de irresponsabilidad» teniendo en cuenta la situación actual: «Queremos seguir priorizando la promoción de la salud y el cuidado mutuo entre los vecinos y vecinas de la ciudad para salir unidas y fortalecidas de este escenario».

De esta manera, han querido denunciar que a lo largo de los últimos meses se les han prohibido todos los pequeños actos que tenían preparados para las fiestas de los barrios: «En cambio Seguridad Ciudadana autorizará cualquier tipo de evento que podamos organizar el día 6 de julio».

Las comisiones subrayan que la realización de esos actos conlleva una responsabilidad hacia los organizadores, por lo que las posibles consecuencias de los mismos recaerían sobre estos colectivos.

Auzoak ha querido dejar claro que nunca se han opuesto a dialogar con nadie, siempre y cuando las propuestas sean claras y estén todas las cartas encima de la mesa: «Creemos que la coordinación, el diálogo y el trabajo en equipo con los diferentes organismos culturales y populares de esta ciudad, debería formar parte de la tarea diaria del Ayuntamiento».