I.A.
LESAKA
Interview
LADIS SATRUSTEGI ALZUGARAY
LESAKAKO ALKATEA

«Udan Lesakara hurbildu nahi duenak, natura eta jende hagitz jatorra eta irekia aurkituko du»

Askok sanferminak Iruñearekin lotzen dituzte estuki, baina Lesakan ere, sanferminak gertutik ezagutzen dituzte. Euskal Herriko herri eta auzo ugaritan gertatu bezala, lesakarrek ezinen dute herriko bestez gozatu. GARAn koronabirusaren aferak bertan zer-nolako eragina izan duen ezagutu nahi izan dugu, eta, horretarako, Ladis Satrustegi Alzugaray alkatearekin elkartu gara.

Nola izan da Lesakako sanferminak bertan behera uztearen erabakia hartzea?

Erabakia zaila izan da. Azkenean, lesakarroi eragiten diguten bortz egun garrantzitsuenak dira eta zaila izan da. Hala ere, erraza izan dela erraten dugu ez dugulako bertze aukerarik izan. Ez da kapritxoz hartu dugun erabakia.

Zer nolako eragina izango du herrian sanferminak bertan behera geratu izanak?

Lehenengo, pena. Jendeari pena ematen dio. Azken finean, lesakarrentzat urteko egunik garrantzitsuenak izaten dira. Bertzetik, komertzio eta tabernentzat ekonomikoki eragina izanen du.

Horrez gain, animikoki ere eragina izanen du herritarren artean. Azken hilabeteotako egoera pasa eta gero, kosta egiten zaigu sanferminik gabe geratzea, ezin ditugu herriko bestak gozatu.

Hala ere, orokorrean, lesakarrek ulertu dute zein den egoera eta badakite hartu beharreko erabakia zela. Gainera, erabakia eragile ezberdinekin hartu zen: txosna batzordea, ostatuak, komertzioak, kultur eragileak… Denen artean hartutako erabakia izan da.

Jairik ezean, bestelako ekitaldirik antolatzea pentsatu duzue?

Sanferminetan ez dugu deus eginen. Udan zehar bai eginen dugula zerbait. Alde batetik, udako zikloa izanen dugu, auzo ezberdinetan egingo dena eta kulturala izanen dena: antzerkiak, txotxongiloak, bertso saioak, musika, dantzak...

Ekintza hauek Sorgintxulok, herriko talde kultural guztiak elkartzen dituen bilguneak, antolatu ditu eta aurtengo berrikuntza izango da, batetik, aurretik dugun bestelako udarengatik, eta, bestetik, aurreko urteetan ez zelako horrelakorik egin.

Zer nolako eragina izaten ari da koronabirusaren afera herrian?

Jendea etxean egon da eta ni hagitz kontent nago jendearen erantzunarekin. Lesakarrak ederki portatu dira. Egia da, azkenean, denbora luzea izan dela etxean egon garena eta, ondorioz, jendeak behar zuela dagoeneko kanpora atera. Denbora tarte honetan Herriko Etxea guztiz itxi ez den arren, presentzia murriztu dugu eta online egin dugu lan.

“Normalitate berria” delako honekin, etxetik ateratzen hasi garela-eta, denetarik dago. Nik batzuetan pentsatzen dut erlaxatuegiak gaudela, baina hemen eskualdean kasu potenterik ez dugulako izan.

Egoera berri honen aurrean, zer nolako neurriak hartu dituzue Udaletik?

Herri ttipia gara, ezin gara denera iritsi eta saiatu garena izan da baimenak ematerako orduan kontzientziazio lana egiten, besteak beste. Denek aski ongi dakite zer egin behar duten. Zaintza sarea antolatu zen behar zuenari laguntzeko, eta auzolanean egindako musukoak etxeetan banatu ziren.

Kultura alorrean, berriz, hitzarmen bat egin zen eta dirulaguntzak mantentzen saiatu gara. Bai kultura zinegotziak bai kultur taldeak lan eta esfortzu handia egin dute beren partidak mantentzeko.

Beste alde batetik, herriko ostatu eta komertzioekin kanpaina bat jarri dugu martxan: kontsumo bonu batzuk atera ditugu, non udalak herritarrei bortz euro gehiago ematen dizkien erosketak egin ahal izateko.

Badirudi aurten, egungo egoera dela eta, barne turismoa indartu egingo dela. Lesaka prest dago helmuga turistiko bihurtzeko?

Lesakak potentzial handia du, badugu zer eskaini udan herrira hurbiltzen den jendeari. Gure eskaintzaren ezaugarri nagusiak natura eta herria bera dira: alde batetik guk mendi pila ditugu inguruan, pista pila daude eta aisialdi mota hori eskaini dezakegu. Eta bestetik, bertako jendea zein herriko eraikin arkitektoniko aberatsak ezagutzeko aukera ere bada.

Udan Lesakara hurbildu nahi duenak, zer aurkituko du bertan eta inguruetan?

Lesakara hurbildu nahi duenak, natura eta jende hagitz jatorra eta irekia aurkituko du bertan, eta karriketan barna murgilduz herria ezagutzeko aukera izanen du. Turismo bulegora hurbilduz gero, herriko zein inguruko zonaldeko informazioa jaso eta bertan dagoen burdinaren museoa bisitatu ahalko du.

Horrez gain, inguruko herriak ezagutzeko egun bat hartzea gomendatuko nioke Lesakara hurbiltzen den edonori: Baztan, Malerreka eta Bortzirietako udalerri guztiek osatzen ditugu elkarrekin Uraren Bailarak eta, azkenean, gure herriaz gain, inguruko herriak ezagutzera animatzen ditugu bisitariak, zonaldea ezagutzeko. Txirrindulaz hiru bailarak konektatzen dituen bide berdeetan zehar ibili daiteke, gure zonaldeko potentzialetako bat dena.

Ayuntamiento y hosteleros, comprometidos con la seguridad del pueblo

Los días comprendidos entre el 6 y el 11 de julio son días de alegría, de fiesta para los y las lesakarras. Al igual que en la mayoría de los barrios, pueblos y capitales de Euskal Herria, los sanfermines de Lesaka han sido suspendidos, también, debido a la situación provocada por el Coronavirus. A diferencia de lo ocurrido en Iruñea, en Lesaka, esta decisión ha sido adoptada por consenso entre el ayuntamiento y los diferentes sectores del pueblo, como la comisión de fiestas, la hostelería, los comercios, la comisión de txosnas o los agentes culturales.

El Ayuntamiento de Lesaka ha destacado el gran esfuerzo social realizado a lo largo de los últimos meses: «Hemos perdido mucho y hemos aprendido mucho en los últimos meses y todos los ciudadanos hemos hecho grandes esfuerzos».

Asimismo, la corporación ha recordado que el riesgo aún no ha desaparecido y por ello han animado a la ciudadanía a seguir manteniendo el compromiso con la seguridad: «Pedimos que no se organicen eventos especiales por la situación sanitaria que vivimos. Estos pueden traer la aglomeración de gente, que pueden ayudar a la reactivación del virus».

Por su parte, los hosteleros de Lesaka se han comprometido a cerrar los bares a las 02:00h durante los días más importantes del pueblo. Los bares no quieren crear zonas de riesgo y son conscientes de la responsabilidad que tienen en este contexto. Así lo manifiestan en una nota publicada recientemente: «Los bares están abiertos, pero no habrá sanfermines. Apoyamos la decisión adoptada por el ayuntamiento junto a lo diferentes sectores populares. Hoy en día no hay condiciones para que las fiestas se desarrollen con normalidad», concluyen.